![]()  | 
|---|
GORBEIAGO
Mendiko larreen ,(nekazaritza ingurumeneko ikuspuntutik) kudeaketaren antolaketa eredugarri eta teknologikoa, parte hartzean oinarrituta. Esperientzia pilotua Gorbeian (Bizkaiko isurialdean)
Sonia Barrondo1, Sorkunde Mendarte2, Fernando Solaguren3, Urtzi Olasagasti3, Javier Aramendi4,Julian Ajuriagerra5, Joseba Bizkarguenaga6, Aser Astorgano7, Isabel Albizu2* 1l GORBEIALDE Landa Garapenerako Alkartea, 2 NEIKER‐Tecnalia, 3 LORRA S. Coop. Garaioltza, 4 Itxina Abeltzainen Elkartea, 5 Gorbeiazpi Abeltzainen Elkarte, 6 Upekolupetza Abeltzainen Elkartea, 7 Basobaltz Abeltzainen Elkartea. (*) ialbizu@neiker.eus
Sarrera
Artzaintza da mendietan erabiltzen dan usadiozko bat, ekosistema gogorretan osotu dan jarduera, bertan begetal erkidego eta bedarjaleen artean alkarrekintza-mekanismo batzuk sortzen direnak, gizakia dinamizatzaile lez prozedura desberdinetan. Lan hau artzaintza-sistema sozio-ekologiko sistema ikuspuntuan bezala oinarrituta dago.
Helburua
Era desberdinen arteko agenteen parte-hartzearen bitartez, Herri Onurako mendiko larreen kudeaketa eredua egiteko ezaguera hobetzea eta gestio-eredu erabilgarria, azkarra, iraunkarria eta erantzungarri kudeaketa-eredu bat egiteko.
Metodologia
Larre-baliabideen kudeaketan ebatziak hartzeko sistema oinarri bat egiteko garatuko dan metodologia plangintza prozedura-estrategiko bat bezala adierazten da, bertan sei fase zehaztuten dira.
Emaitzak eta eztabaidak
Larreen kudeaketa Plana (LIFEOREKAMENDIAN) berraztertu eta urteroko ejekuzio Plana zehaztu ondoren eragin erakusgarriak ezartzen dira ezaguera espezifikoa sortzeko aurkitu diren beharrizanei erantzuna emoteko.
Horretarako, segimendu plan bat programatzen da egokigarri-kudeaketaren oinarri bezala, bai jasangarritasunaren balorazioan bai oinarrizko interpretazioan erabiliko diran adierazle desberdinen protokoloetan teknikari eta abeltzain formakuntzan oinarritutakoa.
Ezarritako akzio erakusgarriak:
- Santa Marinan eta Bikozganen (Orozko) iratzearen kontrola, Pteridium aquilinum.
- Oderiangan (Orozko) ihiaren kontrola, Juncus effusus.
- Arraban (Zeanuri) kardulatzen Zabaleta, Cirsium vulgare.
Konklusioak:
Artzain-sistemen sozio-kultural eta ekologiko osagai artean lotura estu bat dagoela egiaztatzen da. Lotura hau ulertzea eta kudeatzea da leku honeen kudeaketa iraunkorraren arrakastaren giltza da. Sistema hauei lotuta dauden artzain eta teknikarien parte-hartzea eta formakuntza baliozko estrategia bat bezala erakusten da larren kontserbazioan sartzeko eta sensibilizatzeko.

