![]() |
|---|
EREIN
Laguntza hauen xedeak dira landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten azpiegiturak eta ekipamenduak eskuratzen laguntzea, herriak suspertzea, enplegua sortzea eta landa-eremuetan turismoa bultzatzea.
Laguntzaren xeda da inbertsioak sustatzea mota guztietako azpiegitura edo zerbitzuak sortu, hobetu edo handitzeko, jarduketa hauen esparruan:
-
Energía elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin lotutako oinarrizko azpieturak.
-
Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin oinarrizko azpiegiturak.
-
Energía berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegituak: energia berriztagarriak eta district heating sortzeko eta hornitzeko proiektuak.
-
Turismoarekin zerikusia duten eskala txikiko azpiegiturak.
-
Biztanle-guneak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, haien hirigintza-oneratzea eta -egokitzapena xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak.
-
Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haur-eskolak eta farmaziak/botika kutxak/osasun-zentroak.
-
Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.
-
Turismoarekin zerikusia duten zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak.
-
Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak.
-
Hondakinen kudeaketa eraginkorrarekin zerikusia duten proiektuak.
-
Industrialde txikien urbanizazio-proiektuak eta enpresa ekimenak ipintzeko eraikinak edo lokalak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zure eskualdeko LGEarekin jar zaitez harremanetan.
b.larizgoitia@gorbeialdea.com
Tlfnoa 619029167

