top of page

ELKARTEA

Gorbeialde Arratia-Nerbioi eskualdeko irabazi-asmorik gabeko elkartea da, bere helburua landa garapen sozioekonomikoa bultzatzea izanik.

30 urte baino gehiago lanean daramatzan elkarte hau, lehen sektoreko lanaren mantentze bezala sortu zen, landa guneko ekonomiaren aktibo nagusia izateko. Gaur egun landa garapenak nekazaritzako eremuak ez ezik, beste eremu batzuk ere jorratzen ditu.


Landa garapena beraz, eremu geografiko honetako biztanleen bizi kalitatea hobetzera zuzenduta dagoen ahalegina da.

Zuzendaritza Batzordea kide anitzeko organoa da eta elkartearen gobernuaz, kudeaketaz, administrazioaz eta elkartea  ordezkatzeaz  arduratzen da,  Batzar Orokorraren xedapen eta erabakien arabera.

 

Zuzendaritza Batzordeko kide izan ahal izango dira soilik entitate bazkidetuak.

Basque24.jpg

Zuzendaritza Batzordea

Presidenteak, Presidenteordeak, Idazkariak, Diruzainak eta gutxienez 3.

  • PRESIDENTEA: IGORREKO UDALA

​

  • PRESIDENTEORDEA: AREATZAKO UDALA
     

  • IDAZKARIA: LANDA XXI
     

  • DIRUZAINA: "GORBEIAZPI" ZEANURIKO ABELTZAINEN ELKARTEA

​​

  • BOKALA: OROZKOKO UDALA
     

  • BOKALA: ZEBERIOKO UDALA

​

  • BOKALA: EKOLUR

​

  • BOKALA: "ITZINA" OROZKOKO ABELTZAINEN ELKARTEA

​

  • BOKALA: NEKATUR

Zerbitzuak

Gorbeialde elkarteak nagusiki ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

Udal eta sektoreko elkarteei dinamizazio eta laguntzak.

Sustapen eta garapen programak ondorengo materietan; Turismoa, Sustapen ekonomikoa, nekazaritzako elikagaien produktuak,ingurumena, gazteria, aukera berdintasuna, hezkuntza, etab.

Sustatzaileen hartzea, dinamizazioa eta aholkularitza.

Laguntzen tramitazioa; Pyme berriak sortzeko laguntzak.

Landa azpiegituren laguntza.

Prestakuntza programak.

PYME-ak modernizatzeko laguntza.

Nekazaritzako elikagaien industrian, Landa Turismoan, Prestakuntzan, sortutako Pymeen modernizazioan.

Lankidetza proiektuak.

Nola Iritzi

bottom of page