top of page

KARPAK ALOKATZEA

Normativa reguladora del alquiler y utilización de las CARPAS propiedad de la ADR Gorbeialde

Erabileraren lehentasuna:

Eskaerak batera badatoz jarraian agertzen diren entitateak eta pertsonak daukie lehentasuna, ordena hau jarraituz:

  • Gorbeialdeko Alkartea

  • Gorbeialdeko kideak.

  • Eskualdeko LGPren helburu orokorren edo espezifikoen eta/edo lan-ildoen aritik doan edozein jarduera antolatzea.

  • Gorbeialdeko udal-kideen alkarteak eta ekoizleak.

  • Alkarte eta enpresa laguntzaileak.

  • Eskualdeko erakundeak, ekoizleak edo beste edozein agente ekonomiko edo kulturala.

 

Alokairuaren prezioak:
- Gorbeialdeko kideak:

  • Carpas de 3x3 (12): 10 € + BEZ

  • Carpas de 6x3 (5): 20 € + BEZ

  • Todas las carpas: 100 € + BEZ

- Beste guztientzat:

  • Carpas de 3x3 (12): 30 € + BEZ

  • Carpas de 6x3 (5): 60 € + BEZ

  • Todas las carpas: 300 € + BEZ

​

Prezioak erabiltzen diren egun bakoitzekoak dira.

​

Materiala itzuli ezean edo aparteko kalteak jasoz gero, erakundeak edo errentariak materialaren balioa ordaindu beharko dau,
ohiko hornitzaileari eskatuko jakon berriz jartzeko edo koponketa egiteko aurrekontuaren arabera.


Salbuespenak

Ekitaldiak antolatzen dabezan Elkarteak LGAko laguntzaz, edo antolatutako ekintza indarrean dagoen Eskualdeko LGPren helburu
orokorrearen edo espezifikoen eta/edo lan ildoen aritik doana, orduan karpak alokatzeko zerbitzuak Gorbeialde LGAko bazkideen prezio bera eukiko dau.


Gerentziak eta, halakorik danean, lehendakariak zehaztuko dau ekitaldia salbuespena lortzeko ildotik doan.


Kasu horretan antolatzaileak Gorbeialde LGAko izena eta logoa jarri beharko dauz ekitaldia iragartzen dan leku guztietan.

Doakotasuna
Mailegu-karpak dituzten elkarteak eta erakundeak (Adibidez: Urduñako Udala, Bizkaimendi,Enkartur)

Eskaera

Eskaerak idatziz edo korreo elektronikoz Gorbeialdera bialduko dira, erantsitako ereduaren arabera (eredu hau eguneratu ahal izango da unean uneko beharren arabera)


Eskaera orria eskatzaileak eta Gorbeialde LGAko arduradunak sinatu beharko dabe materiala hartzeko eta ekarteko egunean.

 

Materiala hartzea eta ekartea, oro har, Gorbeialdeko sedean egingo da. Materiala errentari batetik bestera pasatzen danean, honeik sinatuko dabe “materiala jaso dot / ados” eta “Itzulitako materiala/ados” eta “Gorabeherak” zatian karpak eskualdatzeko unean edo gero manipulatzean momentuan ikus daiteken edozein irregulartasun ipini beharko da.


Erabilera eta erabiltzeko baldintzak

Karpak jaso diren modu bardinean bueltatuko dira, garbi eta sikurik, eta edozein zalantza egon ezkero (apurtuak, kalteak,...) jakinarazi egingo da.


Karpen erabilera araudi honegaz erantsiko dan erabiltzeko gidaliburuaren arabera egingo da. Gorbeialdek ez dau inolako erantzukizunik izango karpak behar ez bezala erabiltzeagatik edo sor daitekeen kalteak edozein gorabeherarengatik.


Materiala itzuli ezean edo aparteko kalteak jasoz gero, erakundeak edo errentariak materialaren balioa ordaindu beharko dau,
ohiko hornitzaileari eskatuko jakon berriz jartzeko edo koponketa egiteko aurrekontuaren arabera.

 

Deskargatu:

​

ERABILTZEKO-GIDALIBURUA

ARAUTEGIA

bottom of page