top of page

AZOKAK ETA MERKATUAK

Gorbeialde LGEren jarduera-ildo nagusietako bat tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpena sustatzea da.
Horretarako, hainbat jarduera egiten dira, hala nola merkatuak, azokak eta beste jarduera osagarri batzuk.

Merkatuak antolatzeko lan-ildoan, Bizkaiko gainerako LGEekin batera eta Bizkaimendiren esparruan, 5 merkatu antolatzen dira Bizkaian, Gure Lurreko Merkatua markaren pean.

 

  • GLM Basauri; asteazkenero 17:00-20: 00

  • GLM Galdakao; ostegunero 17:00-20: 00

  • GLM Bilbao, larunbatero 9: 30-14:00etan

  • GLM Sopela, larunbatero 10:00-14: 00

  • GLM Balmaseda, hileko lehen eta hirugarren larunbatean, 10:00-14: 00.

GURE_BER_M2.jpg

Azoken kasuan, udalekin eta zenbait elkarterekin batera azokak antolatzen ditugu Arratia-Nerbioi eskualdean.

Antolakuntzak azoka bat antolatzeko behar den prozesu guztia hartzen du bere baitan: azoka egiteko proposamena, data egokiak aukeratzea, nekazaritzako elikagaiak eta artisauak hautatzea, azoka zabaltzeko eta dinamizatzeko beharrezko azpiegiturak jartzea.

bottom of page