Zeanuriko Erroten XIX. Ibilaldia
- Apr 23
- 1 min read
ZEANURIN ERROTARIK ERROTA, FAMILIAN EGITEKO IBILALDIA
Maitzaren 10erako prestatu du Joko Alai Elkarteak 2026ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten hameretzigarren edizioa beteko du oinezko martxa honek eta antolatzaileek adierazten dutenez helburuak hasierako berberak dira: “alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurbiltzen diren bisitariei Zeanuri (Bizkaia) eta bere auzoak ezagutzera ematea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan duten garrantzia ezagutaraztea”. Ez dira gutxi, izan ere, herri honetan ezagutzen diren edota han-hemenka azaltzen diren errotak edo erroten arrastoak: guztira hemezortzi —gehienak bertan behera utzita, baina beste batzuk zaharberrituta—, denak hidraulikoak. Ibilbidean zehar zazpiren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-irtena egiteko aukera izango dute.
IBILALDIARI BURUZKO XEHETASUNAK
Eguna: maiatzaren 10a, igandea.
Izena ematea: 08:30etik aurrera, herriko plazan: 8 € / Joko Alai Elkarteko bazkideak: 5€/ 13 urtetik beherako umeak: 1 €.
Irteera: 09:00etan.
Ibilbidea: 14 kilometro. Haurrentzat ibilbide laburra: 7 kilometrokoa.
Jan-edana: Ibilbidearen erdialdean jan-edana banatuko da.
Ibilaldiaren hasieran Errotabarriko errotan sartu-irtena egiteko aukera izango dute ibiltariek, bosgarren kilometroan Ibargutxikoan eta azken kilometroan Olabarriko errotan.
Antolatzailea: Joko Alai Elkartea.
Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Grupo Solitium, Beintxa Eraikuntzak, Gorbeialde eta Bizkaiko Mendizale Federazioa.




Comments