top of page

ZEANURIK ETA UBIDEK LARREEN INGURUKO BAKEA BARRIZTATUKO DABE

Oct 9
1 min read

Udalbatzen batzarra eta Larreen Mankomunitatearen XIV. Zeharkaldia urri bigarrenaren 17an egingo dira.


Urria bigarrenaren 17an, zapatuan, orain dala 120 urte baino gehiagotik urtero errepikatzen dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larren mankomunitateko kontuen kitapena egin eta bakea barriztatuko dabe. Batzar hau aprobetxatuz, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunitatearen XIV. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da.

Gainera, zeharkaldi hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien — Gure eskuetan, lelopean aurten— egitarauaren barruan sartu da. Ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzen zituen errege bidea jarraitzen dau: bidarri horretatik igarotzen ziran Bizkaiko itsasportuetara eta Gaztelako barrualdera joiazan pertsonak eta merkantziak.


Informazio gehiago:




 
 
 

Comments


bottom of page