LEADER 2026 PROGRAMA
- Apr 23
- 1 min read
Apirilaren 16an zabaldu da LEADER 2026 diru-laguntza programa, proiektuak maiatzak 17a bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Deialdiaren hiru lerro, eskatzaile pribatuentzat dira:
Ekintzaileak eta barne ekintzaileak
Inbertsioak (Jarduera nagusia nekazaritza dutenek dibertsifikatzeko eta nekazariak ez direnak, inbertsioak egiteko)
Langileen kontrataziorako
Laugarrena erakunde publikoentzat da:
Guneak gaitzeko. Udalarenak diren guneetan aktibitate ekonomiko berria martxan jartzeko beharrezkoak diren inbertsioak laguntzen ditu.
Udalerrian horrelako proiekturen bat martxan jartzen ari badira, helarazi informazioa eta Gorbeialdera bideratu, guk emango diegu eskaera egiteko informazioa eta irizpideak.
Informazio gehiago: https://mendinet.eus/eu/leader-laguntzak/#2026leader




Comments