Helmuga Arduratsu eta Jasangarriaren 2026ko Euskadi Saria
- Jun 30
- 1 min read
Ekainaren 25ean gure benetako une gorena bizi izan genuen Donostian! Gurekin dugu dagoeneko Helmuga Arduratsu eta Jasangarriaren 2026ko Euskadi Saria 🏆💚 Garaipen hau lantalde osoarena da; gure ekosistemari indarra ematen dion enpresa, ostatu, ekoizpen, lantalde tekniko eta udal bakoitzaren 15 urteko konfiantzaren fruitua. Koadrilaren eta Gorbeialde LGEren arteko batasunak erakusten du gure nortasuna elkarrekin babesten dugunean, bisitariak etxean bezala hartzen dituen jende jatorra garela. Bide eredu hau finkatzea posible izan da Eusko Jaurlaritzaren eta Araba zein Bizkaiko Foru Aldundien babesari esker





Comments