“Urkiolara joan, zapatak urrutu…

Fecha de Publicación: 10/06/2013

 
Bagilearen 15ean egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

“... Aita San Antoniok barriak egingo ditu” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek.

Bagilearen 15ean, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea; tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan,  Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunitateak autobusak ipiniko ditu. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Ganera, Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu dira.

Egitaraua

Aurtengo errogatibea “Senidea ala dirua. Krisian ere kristau” lemapean egingo da.

Hamaikak baino lehentxoago, ongietorria emongo jake oinez, autobusean edo euren kotxeetan Urkiolara hurreratutako arratiar erromesei. Ondoren, eta aspaldiko usadioa jarraituz, letaniak abestuz sartuko dira erromesak Urkiolako Santutegira, 11:00etan Arratiako abadeak emongo daben mezea ospatzeko. Meza ostean, Lemoako parrokiako umeak eta gaztetxoak aurtengo errogatibearen lemeagaz bat datorren sinbolo bat eskainiko deutsee Urkiolara hurreratu diranei. Eta ekitaldi honegaz  egitarauari amaierea emongo jako. Autobusean etorritakoak 13:00etan euren herritara itzuliko dira.

Oinezko ibilaldi gidatuak

Igaz legez aurten be Arratiatik Urkiolara joateko  ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da. Orain arte be Dimatik, Igorretik, Areatzatik... hainbat jende joaten izan da oinez Urkiolara, baina aurten Dimatik eta Zeanuritik abiatuz, ibilaldi gidatuak egiteko aukerea izango da, holan, Arratia eta Urkiola lotzen dauzan bide klasikoetako bi ezagutzera emoteko. Urteereak Dimako plazan goizeko 06:00etan izango da eta Zeanuriko plazan 08:00etan.

Documentos relacionados:

Errogatibea Arratia 2013 (.pdf 108,59 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25