Fecha de Publicación: 03/02/2017
San Balendin egunaren aurreko domekan, zezeilaren 12an, ospatuko dabe jaia. Gainera, Eleizondora hurreratzen diranek San Balendinen irudi zaharbarritua ikusteko aukera izango dabe. Udan eroan eben eleizondotarrek San Balendinen irudia Bilboko Eleiz Museora eta urtarrilaren 24an ekarri eben bere ermitara erabat barriztuta. Juan Manuel González Cembellín, Museoko zuzendariak eta Aitor Bilbao, zahabarritze lanen arduradunaren arabera, “irudia egurrezkoa da, ziur asko XVIII. gizaldiaren amaierakoa, barroko berantiar estilokoa; horregaitik, zaharbarritze beharrak sasoi horretako irudien eredua jarraituz egin dira. Batez be lan sakona egin behar izan da eskulturaren aurpegian eta eskuetan. Irudi osoa polikromatu behar izan dogu.”
ZEZILAREN 12ko SAN BALENDIN JAIEN EGITARAUA
- 11:30ean: * MEZEA, PARROKIAN.
* MEZA OSTEAN SAN BALENDIN-EN IRUDIA PARROKIATIK PIEDADEKO ERMITARA PROZESINOAN EROANGO DA.
* BARAUSKARRIAN JANGO DIRAN PAMITXEN BEDEINKAPENA
- 12:30ean: * PIEDADEKO ARTEAREN NEURKETEA (ohitura honen 59. urtea beteko da aurten)
* DATORREN URTEKO MAOIORDOMOARI AGIRI- LIBURUA ETA ERMITAKO GILTZAK PASATZEA.
- 12:45ean: * BARAUSKARRIA: urdaia, ardaoa eta pamitxea.
Herriko txistulariek eta bertsolariek alaituko dabe giroa.
San Balendinak 2017 (.pdf 2,36 MB)