Fecha de Publicación: 07/02/2014
Prozesua ekainan hasi zan bai eskualdeko lehen sektoreko agente guztiei baita be Udalei konbokatuz.
Mahai azpisektorialak sortu ziran, bertan azpisektorial bakoitzeko betebeharrak, ardurak eta ekarpenak batu ziran.
Horrela parte izan eben nekazaritza eta abeltzain arlora lotuta dagozan agenteak, basogintza elkartekoak egileak, baso publikoak kudeatzen dabezan abeltzain eta arraza elkartekoak eta eskualdeko udalak, hau dana Gorbeialdek garatzen ari dauan Lehen Sektoreko Plan Estrategikoaren barruan dagoena
Lan honen emaitza 2014ko lehen sektoreko Akzio Plana da; bai lehen sektoreko mahaiak, bertan agente guztiak ordezkatuta dauzanak baita Aldundia eta Eusko Jaurlaritza be, bai Alkarteko Zuzendaritza Batzordeak berretsi daben dokumentoa.
LGA honek erabakiak hartzerakoan eta eskeintzen dauzan serbitzuak hobetzeko pausu kualitatibo bat da.
Akzio Plan hau Gorbeialdeko web orrialdian ikusi zeinke.
Akzio Plana 2014 (.pdf 204,84 KB)