Artea neurtuko dabe San Banlendin egunean Eleizondon (Zeanuri) 2016

Fecha de Publicación: 05/02/2016

 
Gregorio Lejarreta, azken neurtzailea, gogoratuko dabe

Urtero lez, aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko (Bizkaia) Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan ermitearen inguruan, zezeilaren 14an, domekan, San Balendin egun berean. Egitaraua apala, baina, aldi berean, bitxia antolatu dabe eleizondotarrek: 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen akta sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiriliburua eta ermitearen giltzea pasatuko deutsoz. Ostean, barauskarria —urdaia, pamitxea eta ardaoa— banatuko da bertara hurreratzen diranen artean. Ekintza horreek herriko txistularien eta bertsolarien kantuen artean burutuko dira. Egitarau honetan aitagarria da orain dala berrogeta hamazazpi urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala zortzi urte —aldi batean bertan behera itxita egon ostean— berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.

Documentos relacionados:

San Balendin 2016 (.pdf 567,98 KB)
Cartel 2016 (.pdf 1,29 MB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25