Dirulaguntzak

 

Gorbeialde, Gobernua eta Diputazioarekin landa garapen sailean lankidetzan dagoen agentea da. Honek, diru laguntzen gestiorako dekretuetan laguntzen duelarik. Laguntza hauek urtero ateratzen dira hilabete bateko epearekin eskaeren aurkezpenerako.

Bertan, landa garapen guneetara bideraturiko hiru laguntza iturri nagusi aurki ditzakezu. Gorbeialdeko bulegoan laguntza hauen inguruko edozein zalantza argitu edo eskaerak egin daitezke.

Bizkaiko landa guneen garapenerako dirulaguntzak:

Diru-laguntza hau Bizkaiko Foru Aldundiaren programa da. Bere helburua landa guneen sustapena eta garapena bultzatzea da Bizkaiko Lurralde Historikoan. Bizkaiko landa guneen garapena bultzatzeko honako laguntza hauek existitzen dira:

  • Landa eremuko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuetarako laguntzak.
  • Landa-eremuko herriak berritu eta garatzeko laguntzak.
  • Landa-ondarea kontserbatu eta hobetzeko laguntzak.
  • Nekazaritza-azpuegiturak Garate eta hobetzeko laguntzak.
  • Turismoko jarduerak sustatzeko laguntzak.
  • Ustiategietan bestelako jarduerak egiteko laguntzak.
  • Enpresa txikiak sortu eta garatzeko laguntzak.

Honako laguntza hauek eman dira

EREIN:

Erein  programa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntza-programa da, 171/2008 maiatzaren 7ko dekretuan arautua. Dekretu horrek laguntza-ildoak definitzen ditu, eta, besteak beste, programa horretan sartzen diren jarduerak eta gehienezko finantziazioaren ehunekoak.

  • Landa-ekonomia eta  biztanleria­rentzako oinarrizko hornikuntza-zerbitzuak.
  • Landa-eremuko biztanleriaren be­rrikuntza eta garapena.
  • Landa-ondarea zaintzea eta hobe­tzea.
  • PYMESak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko.
  • Landa-eremuetan lanpostuak sortzeko laguntzak.
  • Etxebizetzatarako laguntzak.

Honako laguntza hauek eman dira

LEADER:

LEADER deritze nekazaritza garatzeko Europar Batasunean egindako ondoz ondoko ekimenei. Izena sigla hauei dagokie: "Liaisons Entre Activités de Developement de L´Economie Rural" (Landako Ekonomia Garatzeko Jardueren arteko Loturak). Garapen iraunkorreko eta kalitateko estrategiak sustatzea du helburu, natura eta kultura ondarea balioesteko beste modu batzuk esperimentatzeko, enplegua hobetzeko eta nekazaritza-komunitateak antolatzeko kalitatea hobetzeko. Honako laguntza hauel existitzen dira:

  • Lanbide-hezkuntzarako laguntzak
  • Nekazaritza, elikagaigintza eta basogintza sektoreetan produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetzari ematekoak.
  • Nekazaritzakoak ez diren jarduerentzat dibertsifikatzeko ekintzei ematekoak.
  • Mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoak.
  • Turismo-ekintzak sustatzekoak.
  • Landa-ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzekoak
  • III. Ardatzek jorratutako alorretan jarduten diren ekonomia-eragileei prestakuntza eta informazioa emateko ekintzetarakoak.
  • Lurraldeen arteko eta nazioz gaindiko lankidetzarako.

Honako laguntza hauek eman dira

LEHIATU:

LEHIATU programak lehenagoko EGOKI, EKIN eta SUSTAPEN programak batu eta araudi berriak eta …… batzen ditu. Honek, nekazaritzako eta elikagaigintzako euskal autonomi erkidegoko produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatu nahi dituzten ekintzaileei bidea erraztea da. Lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: lehen sektorean nekazaritza eta  elikagaien industria bultzatzea, nekazaritza eta elikagaien merkaturatzea garatu bertan zein atzerrian eta bertako elikagai enpresen sustapena atzerrian.

Honako laguntza hauek ematen dira:

  • Nekazaritza esplotazioko garatzeko eraldaketa proiektuak.
  • Nekazaritza elikagaien enpresak garatzeko eraldaketa proiektuak.
  • Kudeaketa eta eraldaketa baldintzak hobetzeko proiektuak.
  • Merkaturatze proiektuak.
  • Nekazaritzako, elikadurako eta arrantzako produktuan atzerrian sustatzeko proiektuak.
 
 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25