Landa-ingurunea

 

Euskal landa-inguruneak, lehen sektoreari dagozkion ekoizpen-ekarpenez haratago, ekarpen funtzio-anitz garrantzitsuak egiten dizkio gizarte osoari; izan ere, funtzio ekonomikoa, ingurumen-funtzioa eta gizarte eta kultura funtzioak betetzen ditu.

Landa gunea eremu geografiko bat da,  hiri gune baten aurkako ezaugarriak dituena dela esan daiteke.

Estatuko legeak, landa gunea, ondorengo esaldiarekin definitzen du: “ 30.000 biztanle eta 100 biztanle/km2-ko dentsitatea baino gutxiagoko herriek osatzen duten espazio geografikoa da.”

Era berean, landa eremua ondorengoa ere bada: “Legeak arautzen duen Landa Garapen Iraunkorreko Programan jasotako neurrien ezarpena eremu honetan, konpetentzia daukan Autonomia Erkidegoak definitzen duen eremuan hain zuzen”.

Landa eremuko kalifikazio hau parametro batzuen arabera burutzen da: biztanleria dentsitatea, lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako ehuneko portzentajea, hiri guneetara hurbiltasuna  …

 

MENDINET  Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Taldegisa eratu da, helburu duela Europako Erkidegoaren LEADER laguntzen ekimena kudeatzea. MENDINET Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako elkarteek eta ITSASMENDIKO SA sozietate publikoak osatzen dute.

BIZKAIMENDI Bizkaiko Landa Garapen Elkarteen elkartea da, hau JataOndo, Enkarterri, Gorbeialdek, Urremendi, Lea-Artibai eta Urkiola LGE osatzen dute.


 

Landa-ingurunea:

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25