Zeberioko Udala

 

Izen bereko haranean dago Zeberio, Arratia Bizkaiko eskualdean, hain zuzen ere, eta baserri giroa eta naturaren alderik paregabeena ezin hobeto uztartzen ditu. Bilbotik 20 bat kilometrora dago, Gorbeiako Parke Naturalaren magalean. Hala, hiri handien zaratatik ihes egin nahi duen edozeinentzat natura babesleku bikaina da Zeberio.

Han-hemenka dauden auzo txikiek osatzen dute udalerria eta horietatik, Zubialde da erdigune zibil eta administratiboa. Zeberio ederto kokatuta dago eta Gorbeiako Parke Naturalean barrena, bisitariak ibilbide askotan goza dezake paseoez. Horrek nekez berdin daitekeen aberastasuna ematen dio herriari.

 

Udalerri mugakideak:

•    Iparraldean: Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre
•    Hegoaldean: Orozko
•    Ekialdean: Arantzazu eta Arteaga
•    Mendebaldean: Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga



Demografia:

Zeberioko biztanleria 1.027 pertsonakoa da.

 

Ondarea eta Historia:

Natura aberastasun ukaezinari erlijio-arkitektura oparoa gehitu behar diogu, makina bat eliza eta ermita bisita ditzakegu eta. Besteak beste, Olabarrietako Santo Tomas eliza gotiko-errenazentista nabarmentzen da. XVI. mendeko arkitektura bizkaitarraren lanik bikainenetakoa da eta, bertan, atari ikusgarria eta enkatxoa, harri txikiz egindako zorua, gailentzen dira beste ororen gainetik. Duela gutxi eraberritu duten Zeberioganeko Andre Mariaren santutegiak, berriz, bere edertasuna gehitzen dio ingurune menditsu eta isolatuari. Azkenik, San Antonio baselizak osatzen du hirukote aparta; antzina bideetan eraikitzen zituzten tenpluen (Bizkaian santutxo izenaz ezagunagoak) erakusgarri argia da tenplu hori.

 

Jaiak:

Bestalde, Zeberiok jai-egitarau oparoa du. Udalerriko auzoetan festak ospatzen dituzte eta horien artean, San Antolin jaiak, herriko zaindariaren omenez irailaren hasieran Zubialden antolatzen dituzten festak, dira ezagunenak.

 

Kontaktu Datuak:

Helbidea

Zubialde, 1
48499 ZEBERIO (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 481 079
Fax: 946 481 983

Website

www.zeberio.net

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25