Ubideko Udala

 

Bizkaiko udalerririk garaiena dugu Ubide, itsas mailatik 581 metrora baitago. Lurralde historikoaren hego ekialdeko muturrean dago, Arabarekin muga egiten eta malda leuneko inguruan, 800 metrotik beherako gainek inguratuta.

Arratia eskualdeko udalerri txikiak bi auzo ditu; Magdalena eta San Joan, eta azken horretan, Zubizabal errekaren alboetan, batzen da biztanle eta zerbitzu kopuru gehien.


Bestalde, Ubidek ingurune natural ederra dauka. Harizti eta pagadi autoktonoak eta errekastoen ondoetan, aisialdirako hainbat gune aurkituko ditu bisitariak. Olalde gunea esaterako, Undabe ibaiaren alboan dago, erdigunetik gertu eta mahaiak, barbakoak eta haurrentzako jolastokiak ditu.


Udalerri mugakideak:

•    Iparraldean: Zeanuri eta Dima (Bizkaia)
•    Hegoaldean: Villarreal eta Undebe erreka (Araba)
•    Ekialdean: Otxandio eta Dima (Bizkaia)


Demografia:

Ubideko biztanleria 184 pertsonakoa da.


Ondarea eta Historia:

Erdiguneko kaleetan barrena, Behe Erdi Aroko galtzada bat aurkituko du bisitariak. Udaletxean hasi eta San Joan elizaren atariraino igotzen da. Herriak gorde duen ondarearen elementurik zaharrena da. Eliza berriz, XVI. mendekoa da eta nabe bakarra, urre koloreko erretaulak dauzkan hiru aldare eta ataria ditu.

Magdalena zubia eta ermita, udaletxea bera, Landazabal eta Latxa baserriak eta Aretxaga Etxea ere ikusteko moduko eraikinak dira. Azken etxetzar hori herriaren irteeran dago, Gasteizera bidean, eta estilo ingelesaren eragina du.

XX. mendearen hasieran diseinatu zuen Alfredo Acebal arkitektoak, su hartu zuen etxe bat zegoen lekuan. Lau mailatan banatuta dago eraikina; erdisotoa, solairu nagusia eta beste bi pisu ditu eta bertan, nabarmentzekoak dira teilatuko estalkiaren diseinu konplexua eta fatxadaren kolore gorriko egurrezko egitura.


Jaiak:

Jai egitarauari dagokionez, Madalena eguna ospatzen dute Ubiden uztailaren 22an; hala ere, herriko jai nagusiak ekainaren 24an izaten dira, San Joanen omenez.

 

Kontaktu Datuak:

Helbidea

Jon deuna, 4
48145 UBIDE (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 945 450 322
Fax: 945 461 437
Email: abengoa.ubide@bizkaia.org

Website

www.ubidekoudala.net

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25