GORBEIAK ETA ENKARTERRIK BAT EGINDA BULTZATUKO DUTE TURISMOA ESKUALDE BIETAN

Fecha de Publicación: 22/04/2013

 
Gorbeiako eta Enkarterrietako mendi bazter zoragarriei etekin turistikoa ateratzeko helburuarekin, turismo-produktu berria sortu dute: Basque Mountains ( www.basquemountains.com ). 

Euskadin aitzindaria den ekimen hau, Enkarterri eta Arratia-Nerbioi eskualde bizkaitarren bat-egite estrategikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaren emaitza da. «Bizkai barrualdeko inguru ederretan bisitariek turismo eskaintza zabala eta nahierara gozatzeko aukera izan dezatela, horixe da gure asmoa», adierazi dute Enkarturreko eta Gorbeialde Landa Garaperako Elkarteko arduradunek.

 

Eta Basque Mountains ezagutarazteko, urtebeteko programazio estrategikoa zehaztu dute. Bide horretan hainbat ekintza burutuko dituzte, besteak beste, Estatuko eta nazioarteko turismo azoka garrantzitsuenetara joatea, Iparraldean sustapen-kanpaina abiatzea eta saltoki-gune handietan salmenta-kanpainak egitea. «Turista izan daitezkeen guztiengana iritsi nahi dugu, hur-hurretik eta zuzenean, gure iritziz horixe estimatzen dute-eta gaur egungo turistek: hurbiltasuna eta tratu pertsonalizatua», azpimarratu dute proiektuaren bultzatzaileek.

 

Eta horretan ibili dira egunokaz Kataluniako Turismoaren Nazioarteko Azokan. Euren erakustokia ipini dute bertan, eta izan ere, Euskadiko ordezkari bakarrak izan dira.

Documentos relacionados:

Basquemountains (.doc 27 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25