Ugao-Miraballesko II. Indaba Lehiaketa

Fecha de Publicación: 20/02/2013

 
Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak eta Kultura sailak hiribildu hau sortu zeneko 638. urteurrena ospatzeko asmoz Ugao-Miraballesko II. Indaba Lehiaketa antolatu dute.  TOKIA ETA EGUNA: Udalerriko plazan egingo da, 2013ko  martxoaren 9an, 9:00etatik aurrera

Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak eta Kultura sailak hiribildu hau sortu zeneko 638. urteurrena ospatzeko asmoz Ugao-Miraballesko II. Indaba Lehiaketa antolatu dute.

 Hemedik gutxira, ospakizunaren egitarau osoa aurkeztuda da.

 TOKIA ETA EGUNA: Udalerriko plazan egingo da, 2013ko  martxoaren 9an, 9:00etatik aurrera

LEHIAKIDEAK: Norbanakoek, familiek, elkarteek, koadrilek eman dezakete izena.

 IZEN-EMATEA: Lehiaketan izena emateko moduak honako hauek izango dira:

  • Martxoaren 9a baino lehen historia ezagutzeko zentroaren web orrialdearen bitartez (www. ugao-miraballes-museoa.org)

Web orrialdean egongo den izena emateko orria betez

  • Martxoaren 9an bertan, 9:00etatik 10:30etara udaletxepean

 OSAGAIAK: Indabak betiko eran egin beharko dira, ahal izanez gero Euskal Herriko lurralde historikoetako indabak erabiliz (Tolosako indaba, Gernikakoa…). Ongailu klasikoak onartuko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, saiheskia… baina ez da derrigorrezkoa izango guztiak erabiltzea.

 KAZOLAK AURKEZTEA: kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira

 TRESNAK: Su txikia edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak lehiakideek ekarri beharko dituzte

 EPAIMAHAIA: Epaimahaia gai honetan adituek osatuko dute eta hartuko duten erabakia apelaezina izango da.

 SARIAK:

            1. SARIA: 150,00 €

            2. SARIA: 100,00 €

            3. SARIA: 80,00 €

ERDI AROKO GIROTZE ONENARI SARI BEREZIA.

            6.ETIK 10.ERA  Produktu-sortak

MAHAIKIDEENTZAKO AULKIAK ETA MAHAIAK:

Antolakuntzak ipiniko ditu bazkaltzeko aulkiak eta mahaiak. Aldez aurretik erreserbak egin behar dira.

Informazio gehiagorako Historia Ezagutzeko Zentrora joan (Jane Jauregia) edo www.ugao-miraballes-museoa.org web orrialdean.

 

Documentos relacionados:

Prentsa oharra (.pdf 103,84 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25