San Balendin zaharbarrituaren aurrean neurtuko dabe artea Eleizondon (Zeanuri), zezeilaren 12an.

Fecha de Publicación: 03/02/2017

 
Aurten be San Balendin jaia ospatuko da Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan ermitearen inguruan.

San Balendin egunaren aurreko domekan, zezeilaren 12an, ospatuko dabe jaia. Gainera, Eleizondora hurreratzen diranek San Balendinen irudi zaharbarritua ikusteko aukera izango dabe. Udan eroan eben eleizondotarrek San Balendinen irudia Bilboko Eleiz Museora eta urtarrilaren 24an ekarri eben bere ermitara erabat barriztuta. Juan Manuel González Cembellín, Museoko zuzendariak eta Aitor Bilbao, zahabarritze lanen arduradunaren arabera, “irudia egurrezkoa da, ziur asko XVIII. gizaldiaren amaierakoa, barroko berantiar estilokoa; horregaitik, zaharbarritze beharrak sasoi horretako irudien eredua jarraituz egin dira. Batez be lan sakona egin behar izan da eskulturaren aurpegian eta eskuetan. Irudi osoa polikromatu behar izan dogu.”

ZEZILAREN 12ko SAN BALENDIN JAIEN EGITARAUA
- 11:30ean: * MEZEA, PARROKIAN.
* MEZA OSTEAN SAN BALENDIN-EN IRUDIA PARROKIATIK PIEDADEKO ERMITARA PROZESINOAN EROANGO DA.
* BARAUSKARRIAN JANGO DIRAN PAMITXEN BEDEINKAPENA
- 12:30ean: * PIEDADEKO ARTEAREN NEURKETEA (ohitura honen 59. urtea beteko da aurten)
* DATORREN URTEKO MAOIORDOMOARI AGIRI- LIBURUA ETA ERMITAKO GILTZAK PASATZEA.
- 12:45ean: * BARAUSKARRIA: urdaia, ardaoa eta pamitxea.


Herriko txistulariek eta bertsolariek alaituko dabe giroa.

Documentos relacionados:

San Balendinak 2017 (.pdf 2,36 MB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25