LEADER 2021

Fecha de Publicación: 14/01/2021

 
Landa-garapenerako LEADER 2021 laguntzen   deialdia abenduaren 30ean  argitaratu daeta laguntzak eskatzeko azken eguna 2021eko otsailaren 28a izango da.

Laguntza honen xedea da inbertsioak sustatzea azpiegitura txikiak sortu, hobetu edo handitzeko, jarduketa hauen esparruan

a) Energia berriztagarriak, energia-aurrezpena, biomasa eta district heating.

b) Oinarrizko zerbitzuak: ura, saneamendua, elektrifikazioa eta gasifikazioa. Ur- eta saneamendu-azpiegitura berriek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak.

c) Enpresa-ekimenen egoitza izan daitezkeen industrialde txikiak eta lokalak prestatzea.

d) Turismoari lotutako eskala txikiko azpiegiturak.

e) Zerbitzuetarako eraikinak eta lokalak.

f) Biztanleguneen egokitzapena: urbanizazioak, euri-urak, plazak, zerbitzu bat eskaintzen duten eraikinen irisgarritasuna, aparkalekuak, parkeak eta lorategiak, haur-parkeak, argiteria, hiri-altzariak, markesinak eta abar. geoEuskadi web bisorea erabiliko da dirulaguntzaren xede-jarduketak biztanlegunearen mugen barruan kokatzen direla egiaztatzeko.

Agindu honetan be ekintzaile eta enpresentzako laguntzak dagoz, jarduketa hauen esparruan:

 1.- Ekintzailetzarako laguntzak. Start-up.

2.- Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.

a) Mikro-enpresak, enpresa txikiak eta ertainak sortu, handitu eta modernizatzeko jarduketak Leader eremuan.

b) Nekazaritzakoak ez diren jarduerak ustiategietan txertatzeko jarduketak, horien sostengu ekonomikoan laguntzen badute eta Leader eremuko enplegua mantentzen edo handitzen laguntzen badute.

3.- Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.

Baita be jakinarazten jatzue agindu berean etxebizitza birgaitzeko eta eraikitzeko laguntzak dagozala, bai udaleentzat bai eragile pribatuentzat.

Documentos relacionados:

LEADER 2021 (.pdf 719,36 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25