Fecha de Publicación: 20/02/2015
Zer da LGP-a?
LGA-a plangintza estrategikorako eta kudeketa iraunkorrerako tresna bat da, Euskadiko Landa Garapenaren Legetik datorrena eta lurraldeko funtzioaniztasuna eta oreka zaintzeko sortu zana.
Programa honen helburua da eskualdearen garapen integrala sustatzea, eta horretarako, inplikatutako eragile guztiek parte hartzea eta konpormisoak hartzea, bai eta helburuak nahiz jarduera-eremuak zehaztea ere.
LGP-ak zertarako balio dau?
Eskualde bakoitzeko landa-inguruneen garapenean lagundu nahi daben erakunde, administrazio eta pertsona guztiak argi izan dezaten zeintzuk diran landa-inguruneetako beharrizanei eta kezkei erantzuteko eskualde bakoitzean identifikatutako apustu nagusiak eta dinamizatzeko tresna komun bat eukiteko.
Eskualdeko LGP barri hau lanerako oinarrizko dokumentua izan behar da, landa-garapeneran alde lan egiten daben erakunde eta administrazio orotan.
Zergaitik orain?
Landa-garapenerako azken programa 2007. urtekoa da. Aldi honetan landa-inguruneetan aldaketa garrantzitsuak izan dira.
Landa Garapenerako Programa 2015-2020 barria definitzeagaz eta indarrean jartzeagaz batera gertatu da prozesua. Euskal Autonomia Erkidegoko 18 landa-eskualdeetan programa aldi berean eginez, egin beharreko prozesuen kudeaketa koordinatuagoa izango da, eta errazagoa izango da lankidetza-estrategiak identifikatzea eta abiaraztea.
Prozesu honen emaitza, LGP 2015-2020ko barrian jasotako ildo estrategikoakaz batera, landa-inguruneetako laguntza-politikak zuzentzeko erreferentziak izango dira.
Eskualdeko landa inguruneagaz zer ikusi daukien pertsona eta entitate guztien parte-hartzearen garrantzia azpimarratu behar dogu, bai programaren lantze-aldian, bai programa abian jartzen danean, haien gaitasunak eta jarrerak eskualdeko bilakaerari laguntzeko eta eskualdeko landa garapenaren aldeko eragile-sare sendo bat osatzeko.
LGP 2015-2020 (.pdf 2,58 MB)