Jardunaldia: NEKAZARITZA EKOSISTEMEN OSASUN TXARTELA

Fecha de Publicación: 03/11/2012

 
Nekazaritza-ekosistemen osasun txartela. Non: Zeanurin. Kultur Etxean eta Arimegortan Noiz: Azaroaren 3an, zapatua. Ordua: 10:00etatik-14:00etara
  • 11733_eu-zeanuri-m.jpg
    Jardunaldiak
  • 11743_eu-karteala-xs.jpg

NEIKER-eko Ekologia eta Natur Baliabieak Sailetik “SOILMONTANA -
Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak: Mendi-larreak eta haran
barrenetako lurzoru eta landare biodibertsitatearen kontserbazioa” Life
proiektuko lehen jardunaldi tekniko irekira gonbidatu nahi zaitugu.
Bilera hau datorren azaroaren 3an (zapatua) izango da Zeanuriko Kultura
Etxean, goizeko 10:00etan. Proiektuko lehen urte honetan burututako jardueren
aurkezpen labur bat egin ondoren, Arimegortako (Zeanuri) artzaintza larreetara
igoko gara egin diren lanen adibide batzuk ikusteko. Bertan dohan banatuko
ditugu osasun txartelak eta hauen bidez gutariko edozein, gai honetan aditua
izan gabe, ekosistemaren osasunaren oinarrizko diagnostiko fidagarri bat
egiteko gai garela erakutsiko dugu. Azkenik, Gorbeialdeko abeltzainen gazta
dastaketa batez gozatuko dugu.
Bilera honetara, proiektu honen laguntzaile diren administrazio eta instituzio
ezberdinetako ordezkariak daude gonbidatuta, besteak beste Eusko Jaurlaritzako
Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza, Bizkaiko Foru
Aldundiko Natur Ondareen Zerbitzua, LORRA Kooperatiba, Orozko eta Zeanuriko
abeltzain-elkarteak eta NEIKER, egile den aldetik. Interesatuta egon daitezkeen
bestelako erakunde eta norbanakoak ere gonbidatuta daude, Zeanuri eta
Orozko aldekoak batez ere.
Zure partehartzea espero dugu. Jakin ezazu, zure esanetara gaudela zalantzaren
bat argitu edo gai honen inguruko informazio zabalagoa nahi izango bazenu.
Etortzeko asmoa baduzu, eskertuko genizuke aurrez konfirmatzea
(info@neiker.net; 94 4034334)

Documentos relacionados:

Jardunaldiak (.pdf 90,65 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25