HAZINNOVA PROGRAMA 2022

Fecha de Publicación: 26/01/2023

 
Gorbeialde LGEk Nerbioiko ETE industrialak laguntzen ditugu HAZINNOVA Programaren barruan berrikuntza-pilulen bidez osorik hobetzen.

Hazinnova ETEk modu erraz, azkar eta doan berritu ahal izateko zerbitzu bat da. Aholkularitza espezializatu batek enpresei laguntzen die produktuetan eta negozio-prozesuetan berrikuntzako mikroproiektuak ezartzen: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, administrazioa, kudeaketa, produktua, biltegiaren kudeaketa, merkatu berriak,

Gorbeialde LGEk, Innobasque-ko teknikarien laguntzarekin batera, eskualdean Hazinnova programa abian jartzea definitu du. Ekimen honen helburua Nerbioi eskualdeko enpresa txiki eta ertainei (Zaratamo, Ugao, Arrankudiaga, Zeberio, Arakaldo eta Orozko) enpresen jardueran eragina duten hainbat alderdiren etengabeko hobekuntzan laguntzea da.

Gorbeialde LGEren eginkizuna programa eskualdeko enpresen artean zabaltzea da, zertan datzan azalduz, prozesua erraztuz, beharrak identifikatzen direnetik proiektuak martxan jarri eta gauzatu arte, hau da, Hazinnova eragile baten lanak egitea.

Programan parte hartzen duten enpresek doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu dituzte, Hazinnova agente bat dute prozesu osoan laguntzeko,  gutxieneko karga administratibo batekin eta hiru hilabeteko epean emaitza nabariak lortzen.

Gorbeialde LGEk bigarren urtez jarraian parte hartzen du programa honetan eta orain arte 5 ETEk parte hartu dute. Gorbeialde LGEtik programa honekin 2023an jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, eskualdeko enpresa txikientzako tresna ona delako.

Hona hemen 2021ean programan parte hartu duten enpresak:

  • Zaratamoko TRANSPORTES JOSETXU GALARZA, S.L
  • Zaratamoko ECOMAT S.L.
  • Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga-Zolloko  ASEBAL, S.L.

2022. urtean:

  • Zaratamoko RAISA FILM DE POLIELITANO, S.L.
  • Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga-Zolloko  ASEBAL, S.L.
  • Zaratamoko EGURPAL S.L.

Documentos relacionados:

Prentsa Oharra Hazinnova Gorbeialde 2022 (.pdf 145,24 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25