ERROGATIBEA 2016

Fecha de Publicación: 01/06/2016

 
Lur hau geurea da. Ondo zaindu daigun. Bagilearen 18an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea.

Errogatibea 2016. Ekainak 18, zapatua, Urkiolan, 11:00etan.

Autobusez, eta Dimatik eta Zeanuritik oinez egiteko aukerea izango da “Urkiola joan, zapatak urrutu... Aita San Antoniok barriak egingo ditu…” dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrutzeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilearen 18an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea. Tradizinoa jarraituz, San Antonio egunaren osteko zapatuan izaten da arratiarren errogatiba eguna; lehenago herri bakotxak bere errogatibea antolatzen baeban be, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira Urkiolara, bailarako abadeakaz batera; horretarako, Mankomunitateak lau autobus ipiniko dauz. Autobusean joan etorria egiteko, ala etorteko baino ez bada, izena emon behar da aste bete lehenago. Dana dala, erromes guztiak ez dira autobusean joango, batzuk euren kotxeetan eta beste batzuk oinez joango dira eta. Zeanuritik eta Dimatik Urkiolara oinezko ibilaldi gidatuak be prestatu dira.

Informazio gehiago:

www.arratia.tk
www.arratia.eu

Bideoa: https://youtu.be/ZLtG135v4nE 

Documentos relacionados:

Errogatibea 2016 (.pdf 999,54 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25