EREIN ETA LEADER 2014

Fecha de Publicación: 22/08/2014

 
2014ko abuztuaren 22an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dala  EREIN eta LEADER LAGUNTZEN deialdia jakinarazi nahi deutsuegu, helburua landa ingurua eta lehen sektorea modernizatzea eta bertako bizi kalitatea hobetzea izanik. Interesatuak hilabeteko epea izango dabe eskaerak aurkeztuteko, irailaren 22a izango da azkenego eguna. Eskabide orria zein gainerako informazioa webgune honetan dago eskuragai:     www.nasdap.ejgv.euskadi.net  eta gure web orrialdean. 
  • 13303_eu-erein-eta-leader-2014-m.jpg
    EREIN eta LEADER 2014
  • 13283_eu-erein-eta-leader-2014-xs.jpg

Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:

A) EREIN PROGRAMA

Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horregaz landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak finantziatuko dira. Zehazki, honako hauekaz lotura daben jarduerak bultzatuko dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzeagaz, zerbitzu horreik berritu eta garatzeagaz, landa inguruneetako ondarea babestu eta hobetzeagaz, enpresak sortu, handitu eta modernizatzeagaz (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguagaz eta etxebizitzagaz.

B) LEADER PROGRAMA

Programarako 4 milioi euro baino apur bat gehiago dago. Laguntza honekaz asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko,  gune horietako enplegu aukerak sustatuz eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetuko daben ekipamenduak eta zerbitzuak hobetuz.

Eskaerak Gorbeialde Landa Garapen Alkarteko bulegoan batuko dira eta mesedez eskatzen dan dokumentazio guztia ez itxi azkenengo ordurarte ekarteko. 

Edozein zalantza eukin eskero deitu gure telefonora: 94 631 55 25

Documentos relacionados:

Erein eskaera (.pdf 405,49 KB)
Leader eskaera (.pdf 609,05 KB)
2014ko Leader deialdia (.pdf 235,76 KB)
2014ko Erein deialdia (.pdf 219,64 KB)
Check-list Erein (.doc 35 KB)
Check-list Leader (.doc 143 KB)
Alta de terceros (.pdf 32,44 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25