ARRATIAKO TRANBIARI BURUZKO ERAKUSKETAREN BOSGARREN GELDIALDIA AREATZAN

Fecha de Publicación: 16/09/2015

 
Irailaren 18an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean egingo da inaugurazio ekitaldia
  • 14037_eu-arratiako-tranbia-erakusketa-m.jpg
    Arratiako Tranbia erakusketa
  • 14041_eu-areatza-xs.jpg
  • 14047_eu-arriaga-xs.jpg
  • 14053_eu-tranbia-xs.jpg
  • 14059_eu-kartela-2015-xs.jpg

Bilbotik Durango eta ArratiarakoTranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ikusgai egongo da Areatzan irailaren 18tik 27ra, herriko ludotekan. Erakusketa ibiltari honek Zeanurin hasi zuen bere ibilbidea urtarrilaren 30ean, eta hurrengo geldialdiak Igorren, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Museoan, Lemoan eta Galdakaon egin ditu.
Irailaren 18an, ostiralean, bosgarren geldialdia egingo du Areatzan. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da eta bertan, Jon Urutxurtu —erakusketaren komisarioak— aurkezpena egingo du; ondoren, Juanjo Olaizolak —Burnibidearen Euskal Museoko zuzendariak— Arratiako Tranbiaren historiari eta garrantziari buruz hitz egingo du. 150 argazkik, zinema irudiek (Julian Elejoste, Felipe Manterola eta NODOren grabazioek), prentsa albisteek, grafikoek, tranbiako txartelek eta maketek osatzen dute erakusketa.
Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenaz ezagutzen den Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zenetik; eta 2014ko azaroaren 30ean bere heriotzaren 50. urteurrena bete zen. Urteurrena aitzakiatzat hartuz, eta garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, Zertu Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu du.
Areatzako egonaldia amaitu ondoren, erakusketak hurrengo eta azken geldialdia Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian egingo du; hemen urriaren erditik abendura izango da ikusgai.

Documentos relacionados:

Arratiako Tranbiari buruzko erakusketa (.pdf 1,86 MB)
Kartela 2015 (.pdf 187,91 KB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25