Arratiako Tranbia Bilbon

Fecha de Publicación: 06/11/2015

 
Urriaren 30etik abenduaren 29ra arte egongo da ikusgai Bizkaiko Foru Liburutegian Arratiako Tranbiari buruzko erakusketa.

Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ikusgai dago Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian urriaren 30etik abenduaren 29ra arte. Honako ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara.
Ehun urtetik gora igaro dira, gehienbat Arratiako tranbia izenaz ezagutzen den Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zenetik; eta 2014ko azaroaren 30ean bere heriotzaren 50. urteurrena bete zen. Urteurrena aitzakiatzat hartuz, eta garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, Zertu Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu du. 150 argazkik, zinema irudiek (Julian Elejoste, Felipe Manterola eta NODOren grabazioek), prentsa albisteek, grafikoek, tranbiarekin zerikusia duten zenbait objektuk, eta bidaiarien eta merkantzien garraiorako tranbien maketek osatzen dute erakusketa.
Erakusketa ibiltari honek Zeanurin hasi zuen bere ibilbidea urtarrilaren 30ean, eta hurrengo geldialdiak Igorren, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Museoan, Lemoan, Galdakaon eta Areatzan egin ditu. Bizkaiko Foru Liburutegia izango da bere ibilbidearen azken geltokia.

Documentos relacionados:

(.pdf 1,57 MB)

 

Deja un nuevo comentario:

Al dejar un comentario aceptas la política de protección de datos de Gorbeialde y la política de publicación de opiniones en el sitio.

 

Berriak

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25