Gorbeia Central Park

 

Turismo naturalago eta humanoago batekin gozatzeko aukerarik onena aurkeztu nahi dizugu. Bilbotik eta Vitoria-Gasteizetik 20 minutu eskasera zentzumenentzako paradisu bat duzu eskura. Gorbeiako parke Naturala Euskal Autonomia Erkidegoaren bihotz berdean dagoen elkargune bat da. Euskadi osoko parke handiena da; Bizkaia eta Arabaren artean partekatutako ingurune ikusgarriak (Gorbeia eta Urkiolako mendilerroak adibidez) dituen espazio naturala.

Natura eta aire garbiaz gain, gastronomiaz, aisialdiaz edo kirolaz gozatzeko ezin konta ahala aukera izango dituzu. Zuhaiztietan, zelai berdeetan...zehar egindako ibilaldi bizi baten ondoren, zer hoberik parkeko oasi txikietan deskantsatuz indarberritzea baino: Gorbeia Central Park-en atarian dauden etxe xarmagarrietan, ingurune paregabe baten erdian. Goizean, has ezazu eguna indartsu tokiko produktuekin prestatutako gosariarekin, eta presta zaitez abentura berri baterako. Hori, adrenalina gogoz bazabiltza; baina, hirian hilabetetan lanean aritu ondoren lasaitasuna nahi baduzu, murgil zaitez gure ostatuen detaileetan eta erosotasunean, edo babes zaitez parkeko txokoetako isiltasun naturalean, zeu bakarrik.

Gorbeiako Parke Naturalak duen beste balore bat tradizioa da. Sakonago ezagutu ahal izango duzu euskal bizimodu tradizionala, errotutako bizimolde baten eskutik; Euskadiko antzinako historiaren aztarnak aurkitu ahal izango dituzu: milaka urteko ogibideak, tokiko gastronomia, hizkuntza propioa...

Informazio gehiago

 

Gorbeia Central Park:

 

Landa Garapenerako Alkartea | Asociación de Desarrollo Rural | Gorbeialde
C/ Askatasun, 34-A · 48143 AREATZA (Bizkaia) · 94 631 55 25