Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak , Informazino eta Komunikazino Teknologien Dinamizatzaile proiektua aurreratu gura deutsuegu.

Gaur egungo informazio gizartean, Landa Lurraldeen barneratzea eta sustapena dauka helburutzat proiektu honek.

Horretarako Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT deritzona) Dinamizatzailearen irudia sortu da,  landa lurraldeetan, “bretxa digitala” txikiagotzeko eta kultura teknologiko bat sortzen laguntzeko asmoz. Eskualde ezberdinetan dagozan baliabideekaz, erabiltzaile potentzialen hurbilketa errazteko jarduerak eta egitarauak sortuko dira proiektu honen barruan.

Gorbeialderen  eskualdean, gure helburu printzipalak, honeik dira:

  1. Daukaguzan baliabideak zehaztu eta egokiago aplikatu.
  2. IKT-en eguneroko erabilpenetan herritarrak sentsibilizatu.
  3. Udaletxeetako Webguneen erabilpenaren sustapena.
  4. Banda Zabaleko `kerizpe ´ -ak zehaztu eta kendu.
  5. Herri  bakoitzean , eredu esperimental zabal bat lortu.

 

Gorbeialdean proiektu honen suspertzaile Zuriñe Etxebarria Zuluaga izango da

Harrera - Harremana - Agenda Kulturala

Castellano - Euskara - English