|
Gorbeialde, Kzguneak eskeintzen dauen kurtso zerrendatik, lau bost kurtso bultzatzeko lanetan dabil. Zeanurin eta Areatzan hasi gara kurtso hauek bultzatzen, eta Zeanurin hamabi pertsonak emon dabe izena, honezkero.
Orozkon ere Zeanurin egin dan Informatika kurtso bardine hasi da urri bigarrenaren 28an. Bertan talde bi sortu dira eta partehartzaile gehienak baserritik edo baserri ingurutik bizi dan jendea da. Orozkoko ganaderu taldeak egindako eskariari erantzuna emon jako. Ikasteko gogoagaz etorri dira eta halan izango dalakoan gagoz.
Nagusiweb deitutako kurtsoa egin dabe hamabi pertsonako talde batek. Eta Diman ere egiteko aukera izango dabe. Animatu eta eskatu informazinoa Gorbeialden, beste herri batzuetan be berdina egin gurean gabizelako, 663873442 telefonoan edo tic@gorbeialdea.com-en Kurtso eskeintza gehiago begiratzeko www.kzgunea.net en
|