EKO - MUSEOA
  Ekomuseoa da, modu aktiboan erakusten baititu nekazal inguru eta naturai buruzko gaiak. Eraikinak, euskaldunek XVI. mendearen hasieran egiten zituzten herri-baserrien isla izan nahi du eta horregatik da haritzaren egurrezkoa, garai hartan haritza baitzen eraikuntzan gehien erabiltzen zen gaia.

Museoaren barruan gure historia guztian etxeko zereginetarako erabili izan diren altzairu, tresna eta gauzak daude ikusgai.

Konpoaldeko lorategi handian ere laborantzako lanabes eta tresna mota guztiak, gurdiak eta abarrak erakusten dira.


Zamakolako errota
  Urkiolako Parke Naturaleko sarbide nagusietako batean dago, Baltzolako haitzuloetatik oso hurbil. Zamakolako errotan errotarien lanbide zaharra ezagutzeko aukera izango du bisitariak.
Olabarriko errota
  Errota berritua, antzinako errotarien jarduera eta haiek erabiltzen zituzten lanabesak eta materialak erakustea helburu duena. Aldez aurretiko ordua eskatzea gomendatzen da.
Toki Alai Interpretazio Zentroa
  Urkiolako Parke Naturalaren ezaugarrien eta parkea zaintzeko egiten diren lanen berri jasotzeko zentroa. Urkiola eta gizakia gaiari buruzko erakusketa bat dago zentroan ikusgai.
1 2


 

Harrera - Harremana - Agenda Kulturala

Castellano - Euskara - English