Arratiako Gazte informazioaren Web Orria

Euskara - Castellano

Arratiako Gazte Informazioa


1. EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO GAZTE PLANA

Euskal Autonomi Erkidegoko Gazte Plana gazteen egoerari buruzko hausnarketaren baita azken urteetako gazteria politikaren inguruko hausnarketaren ondorioa da, eta, bereziki, gazteriari dagokionez gaur egun baita etorkizunean ere hartu beharreko neurrien inguruko gogoetaren ondorio dugu EAEko Gazte Plana.

Eztabaidak berarekin dakar beste sentsibilitate berri bat: gazteriaren onarpena gizartearen sektore bezala berezko entitate desberdindu batekin, egoera eta beharrizan soziokultural espezifikoekin. Ondorioz, gazteria politika espezifikoen beharrean aurkitzen da.

Hala nola, beharrezkoa da gazteriaren política hauek transbertsalitatearen eta integralitatearen ikuspuntutik ulertzea, ez bakarrik gazteen beharrizan batzuk kontutan harturik eta zerbitzu batzuk bakarrik eskeiniz, baizik eta beste ikuspuntu global batetik lan eginez, gazteen bizitzako hainbat arlo lotuko dituena: prestakuntza, lana eta etxebizitza, osasuna, partehartze demokratikoa, aisialdia eta gazte cultura.

Hau praktikan jarriz gero, lan mundurako sarbidea heziketa­sistemarekin bat eginez tratatu behar den gai bat da, eta beraz, aspektu biak planteatu behar dira betiere kontutan harturik gazteak beraien jatorrizko familien etxetik noiz alde egiten duten etxebizitza propio baterako sarrera baten bidez.

Hiru aspektu hauek ezin dira aintzat hartu egitura familiar berriekin erlazionatu gabe ezta familiares baitan eman diren funtzioen banaketaren eredu berriekin erlazionatu gabe. Emakumea lan­merkatuan, telelanaren hazkundea, egun erdiko lanaren malgutasuna edota jaiotze-tasa baxuak familiaren muina aldatzen dute.Gaur egun guraso bakarreko eta seme-alaba bakarreko familia gehiago daude, etxebizitza txikiagoaren beharra dutenak, etxebizitza malguagoen beharrizana dutenak etxean bertan lan egiteko espazioa izan ditzaten, eta ordutegiaren antolamenduaren eredu berrien beharrean daudenak beraien familien bizitza errazagoa egiteko balioko duena laneko eta eskolako ordutegiak sinkronizatuz.

Egoera berri hauek zuzenean eragiten diote gazteriari, modu honetan lan-mundurako sarbidearen politikak, etxebizitzaren politikak eta familia babesteko politikak bat egitera bultzatuz. Izan ere, gurasoen etxetik alde egiteko adina atzeratzeak seme-alaben eta gurasoen arteko elkarbizitza luzatzea ekarri baitu; elkarbizitza ez beti erraza.

Gainera, guzti hau pertsonaren eraketaren prosezua, hau da, arlo desberdinetatik pertsonalitate propioa definitzen den prosezua kontutan harturik ulertu behar da.

Begibistakoa da kontzeptu honek derigorrez eskatzen duela administrazio guztien eta beraien kudeaketa maila ezberdinen arteko koordinazioa EAEko gazteria polítika komunaren definizio eta ahaleginen baturan oinarriturik.

Gazte Plana, beraz, gazteriaren politikaren erreferentzi puntua da, EAEko gazteria politikak definitu, bultzatu eta koordinatzen dituen lanabes berritzailea da, gazteen autonomia pertsonala, lurralde-oreka eta estatuaren kohesio soziala ziurtatzen duena.

Aldi berean, Gazte Planaren eraketa eta gauzatze fase guztiek gazteen partehartze aktiboa espero dute, gazteria politika gazteentzako eta gazteekin izan dadin.

Azkenik, Gazte Planak modu eraginkorrean gazteengana helduko diren aurrekontuko diru-hornidura eta jarduera programak izan behar ditu, aldian-aldian definituak, ebaluatuak eta berrikusiak izango direnak.

Hala eta guztiz ere, urteroko jardueren zerrendaz gain, Gazte Planak 2010erako erreferentzia puntua izan behar da.

Abiapuntu bezala, EAEko Gazte Plana lortu beharreko helburuen adierazpena eta lan-metodoa da. Geroago, administrazio ezberdinen artean koordinatutako jarduera programen batura izango da eta, aurrerago, EAEko gazte politiken eredua osatuko duen baliabideen sarea izango da.

Laburbilduz, EAEko Gazte Plana erreferentzia puntu bat da, “planen plana” izango zena, lan egiteko programa bat, etorkizunerako pro­grama eta estatuko programa, baina batez ere elkarrizketarako baita elkarlanerako gonbidapena da.

2. EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO BIGARREN GAZTE PLANA (2002-2005)

3 urteko iraupenarekin (2002-2005), Euskal Gobernua, I. Gazte Pla­nean oinarriturik eta Foru Aldundien baita udaletxe partehartzaileen laguntzaz ere, “II. Plan Joven de Euskadi-Euskadiko II Gazte Plana” izenez ezagutuko den Plan integrala burutzeari ekiten dio.

Bigarren Gazte Plan honek gazteen errealitatean sakontzea du helburu ikuspuntu zabalago batetik, hau da gaztea inguratzen duren dimentsio ezberdinetatik, hala nola lan-dimentsioa, heziketa-prestakuntza, etxebizitza, osasuna, aisialdia eta kultura kontutan harturik. Era honetan gazteen beharrizanei erantzuna emango citación eta modu positibo batean eragina izango du beraien etorkizunerako duten ikusmoldean eta beraien egoeran.

Gazteak, gizarte-eragile ezberdinek eta instituzio ezberdinek onartzen duten gazteen eguneroko errealitateko arlo edota dimentsio ezberdinen egoerari buruzko diagnostiko zorrotzean oinarritzen da Plana. Errealitate soziala, orokorrean, eta bereziki, gazteen errealitatea konplexua dela ahaztu gabe, elkar gurutzatzen diren dimentsio ezberdinen batura bat da. Ez dago Planik ulergarria izatera iritsiko Denia, aldez aurretik ezin badu dimentsio ezberdinak banatu helburu analítico batekin, arlo bakoitzeko gune problematikoa desberdinak bereiztea delarik. Horrela, II Gazte Plana bost arlo desberdinen inguruan oinarritzen da:

-Lana eta laneratzea.

-Hezkuntza eta lanerako prestakuntza

-Etxebizitza

-Osasuna eta ekimen soziala.

-Aisialdia eta gazte kultura.

3. ARRATIAKO GAZTE PLANAREN EGOERA

Arratiako Gazte Plana 2004an hasi zen diagnostikoaren gauzatzearekin. Azterketa honen bitartez jakin ahal izan dugu Arratiako gazteen errealitatea eta datu hauek erabiliz plan estrategiko bat egin da. 2006ko urtarrilean kontratatu ziren gazteria teknikaria eta gazteen informatzailea. Momentu horretatik aurrera hasi giñen lehen pausuak ematen gazte informazioaren bulegoa, informazio puntuak eta gazte plana martxan jartzeko Arratian. Lehenengo eta behin Bizkaiko gazte informazio ezberdinak bisitatu genituen, era honetan ikusi ahal izan genuelako nola funtzionatzen duten, gure proiekturako ideia batzuk hartuz. Informazio nahikoa bildu ondoren eta gure kokalekua, nahiz eta behin-behinekoa ez izan Igorreko Arratiako Mankomunitatearen egoitzan, jada erabakita izanik, herriz herri batu giñen gazteak, gure burua aurkezteko eta beraien eskura izango zuten zerbitzu berri baten berri emateko, honela 2006ko Apirilaren 24ean bulegoko ateak zabalduz. Gure ofizina jadanik irekita genuelarik, herri guztietan informazio puntuak jartzea izan zen gure hurrengo pausua, Igorreko Institutuko eta Zulaibar Arratiako Lanbide Eskolan gain, gazteek beraien herrietan informazioa jaso zezaten, nahiz eta informazioaren zati handiena gazte informazioko bulegoan egongo den, ekainak 16tik aurrera Igorreko Kultur Etxean kokatuko dena. Azkenik, gazteekin elkartu gara berriro ere herriz herri proposamenak biltzeko asmoz, Gazte Planean agertzen diren 5 arloen inguruan beraien herrietan zer egin nahi duten jakiteko. Diagnostikoko informazioa, EAEko informazioa eta Arratiako gazteen proposamenak bilduz, 2006rako herri bakoitzeko ekimen plan bat proposatzen da baita eskualde mailako ekimen plana ere.

Plan hauek herri guztien oniritzia izan beharko dute urtero.

4. ARRATIAKO GAZTE PLANAREN BEREZKO EGITURAREN EZAUGARRIAK

Egungo Gazte Plana Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartearen bitartez koordinatzen da. Asosiazio honek proportzionatzen du azpiegitura gerentzia eta administrazioaren bitartez.

Arratia Eskualdeko 9 herrien arteko gazte planaren koordinazioa egokia izaz dadin, gazteria teknikari bat eta gazteen informatzaile bat kontratatu dira.