"Gorbeialde" Landa garapeneko elkarte ,
irabazi-asmorik gabeko elkartea, Elkarteen buruzko Otailaren 12ko 3/1998 legean dioenaren babespean eratzen da, Eusko Legebiltzarrak onartua, eta Euskal Herriko Autonomi estatutuaren 9.Art. agintzen duenarekin bat etorrita.
Landa garapenerako elkartea helburu modura dituenak: bizi baldintzen hobekuntza eta landa biztanleriari zerbitzuen hornidura, eta bereziki, lankidetza eta partehartze bideak hornitzea landa garapenean eta eskualdeko administrazio lokalean inplikatuta dauden sektoreei, "Landa garapeneko Apirilaren 8ko 10/1998 legea"ri jarraiki
“Landa garapeneko Apirilaren 8ko 10/1998 legea”.
Lege hau, "1997-2000 Euskal landa ingurugiroaren garapen integralerako Aktuazio Plana" (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Departamentua) planean proposatzen direnetatik Landa Garapenaren arloan aktuazio nagusienetako bat da, eta azken helburu bezala EAEko landa esparruen irauntzea bermatu, Herrialdearen idiosinkrasiaren funtsezko zati bezala, landa udalerrien irauntzeen alde apostu eginaz eta beraz, lehen sektorearen konpetitibitatearen beharrean bereziki azpimarratuz, aktibitatearen dibertifikatzean, eta esparru hauetako biztanleen bizi kalitatearen hobekuntzan.
Bere helmuga nagusiak:
Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoen aktuazioak bideratu behar dituzten helburuen definizioa.
Landa esparruen garapenerako espezifikoki bideratutako politikak garatu beharko diren araudi eremuaren ezarpena.
Legeak agintzen duen landa garapenerako helburuen lorpenerako eragina duten beste politika eta aktuazio administratiboekin aipatutako politikak egokitzea ahalbidetuko dituzten tresnen determinazioa.
Landa Garapenaren 10/1998 legearen helburuak, bere izaera integrala mantentzeko asmoz, hauek dira:
1) Lurralde ordenantza:
a)Landa esparruen beharrei lurralde ordenantza eta hirigintza tresnen egokitzapena.
b) Zerbitzu eta azpiegituren hornidura eta landa eremuen dibertsifikazio eta garapen ekonomiko jasangarria.
c) Nekazal, baso eta natura baloreen babesa.
2) Nekazaritza eta Basogintza:
a) Gutxiegi erabilitako lurren eta baliabide naturalen ustiapenaren kontserbazio eta optimizazioa. Lurralde artikulazio egokia.
b) Nekazal-abeltzain produkzioaren bereizte eta promozioa.
c) Nekazaritzara gazteen sartzea. Belaunaldi errelebua.
d) Sektorearen formazio tekniko empresariala, transferentzia teknologikoa eta informazioaen teknologia berrien erabilpena.
e) Elkartegintza kooperatibismoa eta artkulazio sektoriala.
f) Nekazaritzako elikagaien industriaren garapena nekazal produkzioaren balore erantsiaren maximizatzeko oinarri bezala.
3) Ekonomi ehunaren dibertsifikazioa eta lan sormena.
a) Landa inguruan lanaren sormena eta aukera berdintasuna.
b) Landa inguruan zoru industrialaren garapen eta okupatzea.
c) Pyme-en instalakuntza bideratzea.
d) Lan baldintzak eta landa enpleguaren kalitatea.
4) Hezkuntza eta kultura.
a) Landa eremuetako biztanleriaren sarbidea hezkuntza eskaintzari.
b) Landa inguruko irakaskuntza kalitatea hobetu.
c) Eskulan kualifikatua lortzeko hezkuntza profesional eta okupazionala egokitu.
d) Kultura, hezkuntz eta kirol ekipamenduen eskaintza.
e) Landa kulturaren ezagupen, balorizazio eta hedatzea.
5) Osasuna.
a) Landa eremuetako biztanleria osasun zerbitzuetara sarbidetzea.
b) Landa eremuetako biztanleria botika zerbitzuetara sarbidetzea.
6) Etxebizitza.
a) Landa inguruko berezitasun eta aukerei egokitutako etxebizitza politika garatu, kalitatezkoa eta dentsitate baxukoa, ohiko bizileku bezala erakargarri egingo duena, espekulazioa saihestuko duena eta landa inguruko gazteei etxebizitzetara srabidea lagunduko duena.
7) azpiegiturak.
a) Lanera, zerbitzuetara, formaziora, aisialdira, harreman sozialetara, kontsumora,..Landa biztanleriaren sarbidea beharrezkoak diren azpiegituren garapenen bidez.
b) Oinarrizko azpiegituren garapena: elektrifikazioa, ur horniketa, saneamendua, gasa, telefonia eta ureztatzea. Telekomunikazioen azpiegituren garapena landa eremuen aktibitate ekonomiko eta zerbitzuen oinarri bezala.
c) Zerbitzu aldetik hiritarren aukera berdintasun eskubideak bermatu.
8) Ingurugiroa.
a) Jasangarritasun aldetik eskualdearen garapenaren balorizazioa.
b) Ingurugiroaren prebentzio, babes eta errestauraziorako ekintzak eta programak.
c) Biodibertsitatearen babesa, arreta bereziarekin nekazaldibertsioari, bertako espezie eta arrazen manentze eta errekuperazioa.
9) Turismoa.
a) Aisialdi aktibitateen eskaera geroz eta handiagoaren aurrean alternatiba bezala landa turismoaren analisia eta baita eskualdearen promozio bide modura.
b) Era jasangarri batean landa turismoaren ordenantza.
Honetarako lege honek hiru tresna edo oinarrizko aktuazio estrukturen sortzea edo definitzea agintzen du:
Landa Garapeneko Programak (PDR)
Landa Garapeneko Programak (PDR) EAEko landa eskualdeen analisi eta planifikazio tresnak, Administrazio publikoen aldetik bakoitzean garatu beharreko aktuazioen artikulaziorako lan oinarria bihurtuko direnak.
Beraiekin suspertze sozio-ekonomiko prozesu bat, graduala eta pixkanakakoa, martxan jarri nahi da, non - Euskadiko landa eremu desberdinen espezifizidadeen ezagutza eta onartzetik hasita- kontsideratutako landa eremu edo eskualdearen garapen integrala sustatzeko helburuarekin garatu behar diren estrategi eta aktuazio zehatzak definituko diren. Eskualdeko biztanleriaren partaidetza aktiboarekin eta eragile publiko eta pribatuen aktuazio elkartu eta koordinatuarekin.
LANDABERRI. Instituzio arteko koordinazio eta kolaborazio organoa.
Landa garapenaren inguruan instituzio arteko koordinazio eta kolaborazio organo baten eraketa, landa inguruan eragina duten politiken eztabaidarako foro naturala bihurtuaz.
Era berean LANDARABA, LANDABIZKAIA eta LANDAGIPUZKOAren eraketa hausnartzen da, Landa garapenaren inguruan instituzio arteko koordinazio eta kolaborazio organo izaerarekin, EAEko lurralde ezberdinetan.
Landa Garapenerako Elkarteak (ADR).
ADR hauek eratzen dira eskualde mailan landa garapen aktuazioetan eragile ekonomiko eta sozial ezberdinen partehartze eta kolaborazio tresna bezala.
Lege honen onartzeak eta berau eusten duen hiru oinarrizko pilareen garapena , Landa Garapenaren inguruan Aktuazioen Planifikazioa eta Garapenerako erreferentzi marko pribilegiatu baten sortzea irudikatzen du.
Azken urteotan, Landa Garapenaren inguruan konpetentziadun Euskal Administrazio ezberdinek, beste plan, araudi eta legedi batzuk garatzen jardun dute, zeinen printzipio eta filosofiak legearekin berarekin koinziditzen duten, eta bertatik Fondoen inbertsioak, bai bertakoak eta bai EBkoak, eta laguntzeko estrukturen sortzea lortu dira gure landa inguruan garapen sozio-ekonomikoa laguntzeko aktuazioendako.
· Landa Garapen Jasangarriaren Plana (PDRS) 2000-2006.
· Landa Garapen Jasangarriaren Plana (PDRS) 2000-2006.
· Ekainaren 25ko 158/2002 Dekretua Landa Garapen Elkarteen erregimen espezifikoari buruzkoa.
|